Maiatzak 1: Krisiaren kontrako mobilizazioek markatuta.

jueves 23 de abril de 2009 ·

Mondraberri.com

Krisiaren aurrean beste mundu bat posiblea eta “urgentea” delako, aurtengo langileen nazioarteko eguna “Krisiaren aurkako mobilizazio” izango da .

ESK, Stee Eilas, Ahots Kooperatibistak, Komite Internazionalistak, Bergarako Gazte Asanbladak eta Arrasateko Gazte Asanbladak bat egin dute eta zenbait ekintza antolatu dituzte maiatzaren 1ari begira.

Apirilaren 29an Iñaki Uribarren ekonomistak hitzaldia eskainiko du Begarako kultur etxean, 19:00etan.

Maiatzaren 1eko mobilizazioak berriz, Arrasaten kontzentratuko dira:

Eguerdiko 12:00etan Seberotik abiatuta, manifestazioa burutuko da burutuko da lehendabizi. Ostean, bazkari herrikoia izango da Gaztetxean eta aldarrikapenekin jarraitzeko, kontzertuak ere antolatu dituzte berton.

Guzti honen berri, datorren astelehenean emango dizuegu zehatzago.



Arrasateko ezkerra batzen

Blog de la Coalición Municipal de Alternatiba y Zutik.

Maiatzaren Lehena Arrasaten

Loading...

Etiquetas