Esker ona adierazi zaie Celestino Uriarteren gizaldiko borrokalariei

viernes 15 de mayo de 2009 ·

Mondraberri.com

Omenaldia egin zaie Urriko Iraultzan, 36-ko gerran eta klandestinitatean borrokatu zutenei.



Mende bat bete da gaurkoan Celestino Uriarte militante komunista jaio zenetik. Hori dela-eta, gorazarre egin zaie berari eta berarekin 1934-ko Urriko Iraultzan, 1936-ko gerran eta klandestinitatean borrokatu zirenei.

Omenaldia gaur arratsaldean egin da Lau Bide plazan, eta present izan dira ere euren hainbat senide, eta gaur egungo hainbat militante. Besteak beste, Julia Monje eta Juan Ramon Garai egon dira, ekitaldian zehar hitza hartu dutenak. Ez dira ikurrinak eta bandera errepublikarrak falta izan.

Julia Monjek, Zutik-en izenean, gizaldi haren lorpenak gogora ekarri ditu:

“Bere bizitza emanez askatasuna, berdintasuna eta justizia soziala defendatu zituen belaunaldi hari, pertsona haiei.

Primo de Riveraren diktaduraren eta Alfonso XIII.aren monarkiaren aurka borrokatu zuten, Bigarren Errepublika jarriz.

Borrokatu zuten errepublikari eduki soziala emateko, Errepublika Sozialaren alde. Kartzela, torturak eta erbestea sufritu zituzten. Amnistiak euren etxeetara itzultzea ahalbidetu zien.

Lehen egunetik erresistitu zuten militarren, erreketeen eta falangisten aurka, hau da, legalitate errepublikarraren kontra altxatu zirenen aurka.

Bidean borrokalari asko geratu ziren, eta besteek berriro kartzela eta erbestea sufritu zuten.

Handik urtetara, euren herrietara itzultzerakoan, ez zuten lanik izan.

Klandestinitatean antolatu egin ziren Diktadura Frankistaren aurka borrokatzeko. Beste behin kartzelak, torturak eta erbestea jasan zituzten.

Pertsona guzti haiei, gure errespetu eta esker on guztia”.
Halaber, Juan Ramon Garaik hiru bertso abestu ditu “Celestino Uriarte: ehun urte” goiburuarekin:

Urriaren bostean
hogeta hamalauan
Mondragoe hartu zenuten
langile iraultzan
denon berdintasuna
lortzeko asmotan
republika soziala
zuen ametsetan.

Donostian ta Intxortan
gudariak erori
Lemoan eta Euban
bai eta ugari
bizia eman zenuten
Mazukon Bizkargin
Katalunian Ebron
Asturias eta Euskadin.

Dragones batalloia
UHP, Amaiur
azkeneko arnasa
eman arte segur
ez zeneukaten bate
faxista hoien beldur
ez gara inoiz aztuko
hortaz egon ziur.

Arrasateko ezkerra batzen

Blog de la Coalición Municipal de Alternatiba y Zutik.

Maiatzaren Lehena Arrasaten

Loading...

Etiquetas