Manifestazioko bozgorailu, pankarta eta eztarriek “beste mundu bat posible eta premiazkoa” dela oihukatu dute.
Seber Altubetik abiatu da eguerdian ESK, STEE-EILAS, Ahots Kooperatibista, AGAKO eta Komite Internazionalistek antolatutako manifestazioa. 100 herritar inguruk egin dute bat, ikur ezberdinei eusten zieten bitartean: errepublikarra, ikurrina, gorria, gorri-beltza, okupazioaren aldekoa, AHTaren aurkakoa,…
Arrasateko mobilizazioan ez dira falta izan Euskal Herri mailako izen ezagunak: Joxe Iriarte “Bikila” eta Mikel Martin (Zutik), Ander Rodriguez Lejarza (Alternatiba), Oxel Erostarbe (Aralar),…
Manifestariek hainbat goiburu lau haizeetara zabaldu dituzte, Arrasateko kale nagusietan: “Ez-ez-ez, prekarietaterik ez”, “Trabajando menos, trabajamos todos”, “Banketxeak lapurrak”,…

Ekitaldia funtsean erreibindikatiboa izan da, baina jai ukitu batekin eta goiburuetako batzuk abestu egin dira, kaletik igarotzen ari ziren oinezko batzuen harridurarako.
Azpimarratu behar da ozenki egin dela dei maiatzaren 21eko huelga orokorrerako, bai euskaraz, baita gazteleraz ere. Manifestazioa Seber Altuben osotu da, eta elkartutako gizon-emakumeek Internazionala euskaraz eta Eusko Gudariak abestu dituzte, besteak beste.
Plazan bertan pankarta bat eskegita zegoen, eta pankartan ikusten ziren krisia eragin duten erantzuleetako batzuen argazkiak (George Bush edo Emilio Botín, adibidez).
Hori horrela, antolatzaileek zapata batzuk jarri dituzte manifestarien eskura, gura zuten guztiek zapatak argazkiei botatzeko. Irakeko kazetariak Bushekin egin zuen moduan. Ez dira gutxi izan horretara animatu direnak…
Behin ekitaldia amaituta, eguerdiko 14:00etan bazkari herrikoia egitekoa zen Gaztetxean. 50 lagun inguruk eman dute izena, goizean prestatuko marmitakoa ahoratzeko asmoz. Arratsalderako kontzertuak aurreikusita daude.

0 comentario(s):
Publicar un comentario en la entrada